XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- EZ DA EGOKIA gauzak horrela planteatzea - esan zenidan eta nik ez nizun arrazoirik kendu nahi izan.

Dena kafetetxeko tertulian gertatu zen orain ongi oroitzen ez bazara ere.

Nik ezagutzen didazun epatatzeko gogoagatik edo, zuen burmuinak irakiten jarri nituen lanak ez zuela ezertarako balio esan nizuenean.

Eta zuek zuk, batez ere aurpegia okertu zenidaten eta aspergarriak gertatzen zaizkidan arrazoiak luzatu.

Oroitzen naiz nola zuk eta ahoa oso gutxitan irekitzen duenak oso arrazoi berdintsuak luzatu zenizkidaten sistema filosofiko guztiz desberdinen izenean.

Gezurra dirudi esan nizuen, baina zuek ez zinaten horretaz, salatzen nizuen gezurraz jabetzen, hain zuen paperean, hain bero, hain dogmaren pean bait zaudete biok.

Guzti hori bizia da ala ikasia? ere galdetu nizuen eta haserretu egin zinaten, bat musean galtzen duenean dirua galtzen duenean haserretzen den bezala.

Esan ere egin nizuen lanaren inguruan botatzen dituzuen guzti horiek simulakro besterik ez dira, hitzak nireak balira bezala bota nizkizuen, ez nizuen beroaldi hartan Cortazar hil berriaren hitzak zirenik aitortuko, eta zuek nire esaldi gaiztotzat hartu zenuten simulakroarena, (...).